Irakasleentzako lan poltsak handitzea

Eskabideak aurkezteko epea 2017ko otsailaren 2an irekitzen da.

Deialdia 2017. urtean curriculumak aurkezteko epea zabaldu eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolarako zein hitzartutako beste batzuetarako irakasleentzako lan poltsak handitzekoa.

Donostiako Musika eta Dantza Eskolak 2016an eraturiko lan poltsen iraupena da deialdi honen helburua. Hartarako, izangai berriak hartuko ditu, poltsak eratu eta kudeatzeko irizpideetako 3. artikuluan oinarriturik.

Deialdi honen ondorioz poltsan sartzen direnak, hautaketa-prozesua amaitzen den unean dagokion zerrendan sartuko dira, lan-poltsa osatzen dutenen atzean, zero puntuazioarekin eta hautaketa-prozesuko emaitzen hurrenkeraren arabera, hain zuzen.


Eskabideak II. Eranskinean ageri den online eredu ofizialaren arabera egingo dira, goitik behera.


Eskabideak aurkezteko epea
2017ko otsailaren 2tik martxoaren 3ra (biak barne)


Erregistro orduak Donostiako Musika eta Dantza Eskolan

Astelehenetik ostiralera: 09:30 - 13:30 eta 16:00 - 18:00.



* Landu nahi den espezialitate bakoitzeko eskabide orri bat aurkeztu beharko da, dagozkion dokumentazio eta merezimenduen egiaztapenekin batera.


Deialdi honi buruzko informazioa kontsultatu dezakezu hemen.

2017/02/01-an argitaratua